Ordutegiak eta arauak
Sartzeko eta ateratzeko ordutegiak urritik maiatzera
Sartzeko eta ateratzeko ordutegia ekainean eta irailean
Eskolen ordutegia
TUTORETZEN ORDUTEGIA
Tutore guztiek, ikasturtean zehar, gutxienez, bi bilera indibidual egingo dituzte ikasle bakoitzaren guraso edo ordezkariekin.
Aparteko bilerak behar badira tutorearekin, eskatu egin beharko dira.
Asteartea bideratzen da tutoretzak izatera.
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA
Urritik maiatzera: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:20ra, eta 15:20tik 17:00etara.
Ekaina, iraila eta ikasturte osoko asteazkenetan: 09:30etik 14:30era.
SARTZEKO ETA ATERATZEKO ARAUAK ZENTROAN
SARRERA
HAUR HEZKUNTZA: Haur Hezkuntzako ikasleek ate bat dute ikastetxean sartzeko. Garraioa erabiltzen duten ikasleak atondora sartzen dira zuzenean, autobuseko zaintzailearekin batera. Oinez datozen ikasleak 09:20tik aurrera sar daitezke, eta gurasoek atondorako sarreran utzi behar dituzte.
LEHEN HEZKUNTZA: Lehen Hezkuntzako ikasleak arkupean egongo dira txirrinak jo arte, eguraldia oso kaskarra ez bada.
IRTEERA
GARRAIOA ERABILTZEN DUTEN IKASLEAK
HAUR HEZKUNTZA: Ikasleak atondoan antolatzen dira garraio bideen arabera. Handik ateratzen dira, zaintzailearekin batera, autobuseraino.
LEHEN HEZKUNTZA: Haur Hezkuntzako ikasle guztiak autobusetan eserita daudenean, Lehen Hezkuntzako ikasleak ateratzen dira zentrotik.
GARRAIOA ERABILTZEN EZ DUTEN IKASLEAK
HAUR HEZKUNTZA: Haur Hezkuntzako ikasleak irakasleekin batera ateratzen dira patioaren sarreraren ondoko atetik 16:50ean (13:20an jardunaldi jarraituko egunetan).
LEHEN HEZKUNTZA: Lehen Hezkuntzako ikasleak haurrentzako patioaren ondoko atetik ateratzen dira.
Ikastetxeko patioa zabalik dago familiek erabiltzeko 16:50etik 18:40ra.
ESKOLARA EZ JOATEA EDO BERANDU JOATEA
Ikasleak ez badu ikastetxera joan behar, betiere tutoreari jakinaraziko zaio, ahal bada aldez aurretik, ohar idatzi edo telefono dei baten bitartez.
Ikasle batek autobusa erabili badu ikastetxera joateko, baina etxera itzultzeko ez badu erabili behar, idatziz jakinaraziko die, bai zaintzaileari, bai tutoreari.
Ikastetxera itzultzen denean, ikasleak tutoreari eman beharko dio eskolara joan ez izanari buruzko komunikazioa, gurasoek sinatuta.
IRTEERAK IKASTETXETIK
Ikasleren batek eskola ordutegian ikastetxetik atera behar badu, gurasoek eskatu beharko dute idatzizko ohar edo telefono dei baten bitartez.
Sartzeko arauak Ateratzeko baimena
Ikastetxera joan ez izanaren egiaztagiria