Eskola Kontseilua
Eskola Kontseilua da hezkuntza komunitateko kideek zentroaren funtzionamenduan parte hartzeko duten organo gorena.
Honako pertsona hauek osatzen dute:
- Zentroko zuzendaria; bere lehendakaria izango da.
- Ikasketa buruzagitza 1.
- Zinegotzi edo Udalaren ordezkari bat.
- Irakasleen klaustroak aukeratutako 5 maisu.
- Ikasleen gurasoen 4 ordezkari.
- Gurasoen Elkartearen ordezkari bat.
- Administrazio eta Zerbitzuen langileen ordezkari bat.
- Idazkaria; Kontseiluaren idazkari gisa arituko da, eta hitz egiteko eskubidea izango du, baina boto ematekoa ez.
Eskola Kontseiluaren eginkizunen artean, honako hauek nabarmenduko ditugu:
-
Hezkuntza proiektua egiteko zuzentarauak ezartzea, eta proiektua onestea eta ebaluatzea.
- Zentroko zuzendaria aukeratzea
- Ikasleak onartzeari buruzko erabakiak hartzea
- Barne erregimeneko araudia onestea
- Zentroko aurrekontua onestea
- Zentroko programazio orokorra onestea eta ebaluatzea
- Eskola errendimendua aztertzea eta ebaluatzea
- Urteko memoriari buruzko informazioa ematea
Eskola Kontseilua, gutxienez, hiru hilean behin bildu behar da, bai eta zuzendariak edo, gutxienez, bere kide kopuruaren heren batek hala eskatzen duen guztietan ere. Eskola Kontseilua, eratzen denetik, erdizka berrituko da bi urtetik bi urtera –txandaka–; horretarako, hauteskundeak antolatuko dira, irakasleen, irakasle ez diren langileen eta ikasleen gurasoen artean.
Eskola Kontseilua, Remontival ikastetxe publikoan funtzionatzeko, honako batzorde hauetan dago egituratuta: elkarbizitzarako batzordea, ekonomia batzordea, doakotasun programaren batzordea, zerbitzu osagarrien programa (jantokia eta garraioa).
Eskola Kontseiluaren osaera 2010/2012
ZUZENDARITZA TALDEA
Lehendakaria: Dª. Enkarni Valencia Garcia
Ikasketa burua: Dª. Isabel Gil Arrocha
Idazkaria : Dª Maider Bastida Urruzola
HAUTATZEN EZ DIREN KIDEAK
Udalaren ordezkaria: D. Félix Alfaro Sesma
Gurasoen Elkartearen ordezkaria: Dª Miren Sainz Buesa
Irakasle ez diren langileak: Actualmente vacante
HAUTATZEN DIREN KIDEAK
KLAUSTROAK AUKERATUTAKO ORDEZKARIAK
Dª. Rosa Ojer Arza
Dª. Sandra Orviz Camblor
Dª. Ana Leza Lander
Dª. Mª Pilar López
Dª. Arantza Azpitarte Remiro
IKASLEEN GURASOEN ORDEZKARIAK
Dº. Jenaro Pascual Desojo
Dª Presen Hita Maeztu
Dº. Angel Ocio Garcia
Dª. Irantzu San Martín Lasa